Albisteak

 
Bederatzi lanpostu sortu ditu 2014an Behargintzak. Guztira, 10 proiekturi eskaini zaie aholkularitza. Altan eman diren enpresak 8 izan dira, eta autoenplegurako kontsultak 30. Horrez gain, eskualde mailan hiru plan jarri dira martxan ekintzaileak sustatzeko helburuarekin. Autoenplegua bultzatzeko, aldiz, bi formakuntza tailer egin dituzte. Eskualdeko enplegu planaren baitan Lanbideren bidez lau izan dira parte hartu duten ekintzaileak. Alabaina, bestelako planak ere garatu dira: ekintzaileak babesteko planean hiru lagunek hartu dute parte, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskualdeko berraktibazio planean beste hiruk, Ekintzaileen laborategian zazpik eta autoenplegu tailerrean hamarrek.