Albisteak

 
Atzo arratsaldean zikoinen habi bat erori zen Familia Santua elizako teilatutik Foru plazara. Horren aurrean, Urduñako Udalak Ertzaintzarekin kontaktatu eta berehala hesitu zuten gune hori. Ez zen zauriturik ezta suntsiketarik egon.
Udalak dagoeneko eman dio Apezpikutzari egoera horren berri, hori baita eraikinaren jabea. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitz egin du. Tokiko erakundeak hala eskatuta, larrialdi egoerako bilera bat egongo da bihar goizean hiru agenteen artean habiak babestu eta etorkizunean horrelako egoerak ekiditeko.