Albisteak

 
Urduñan salatu berri den eraso matxistaren aurrean, Urduñako Udalak adierazi nahi du erabateko irmotasunez gaitzesten dituela mota honetako erasoak, eta babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkio eraso tamalgarri honen biktimari, baita bere familiei eta ingurukoei ere. Udalak biktimaren esku jarri nahi ditu arreta zerbitzuak eta laguntza guztia.

Nabarmendu nahi dugu mota honetako erasoak indarkeria matxistaren adierazpen arbuiagarrienak direla, baita gaur egun ere gure gizartean ematen diren genero desberdintasunarenak. Udal honek irmotasunez kontra egiten die.

Hori dela eta, eta biktimari zein bere familiari egingo diren ekintzak komunikatu ondoren, Urduñako Udalak bat egingo du bihar arratsalderako Aiaraldeko Mugimendu Feministak deitu duen manifestazioarekin. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da Foru plazatik. Halaber, manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die Urduñako herritar guztiei.

Informazio gehiago (PDF 285KB)