Albisteak

 
Urduñan salatu berri den emakume gazte batek bere bikote ohiaren aldetik – Laudiotarra, jasandako indarkeria matxistaren aurrean, Urduñako Udalak ondokoa adierazi nahi du:
1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten ditu mota honetako erasoak, indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.
2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dizkio eraso tamalgarri honen biktimari, baita bere familiei eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak biktimaren esku jarri nahi ditu arreta zerbitzua eta behar duten laguntza guztia.
3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu.
4.- Urduñako biztanleak animatzen ditugu emakumeen kontrako edozein indarkeria adierazpenen aurrean aktiboki azaltzera, salatzera, ez onartzera, isiltasunean ez egotera, biktimei laguntza ematera.
📣  Halaber, Mugimendu Feministak, ostiralean, martxoaren 9an, arratsaldeko 20:00tan Foru Plazan deitu duen manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die Udalak Urduñako herritar guztiei.