Albisteak

 
Zikoinen areagotzea dela-eta, udala gotzaintzaren ordezkaritza batekin bildu da. Izan ere, hainbat lekutan kabi ugari jarri dituzte, Familia Sakratuko elizan, Andra Mariko parrokian.... kasu. Eraikin hauen jabea eliza denez, haiekin elkartu da udala. Baita Antzinako Andra Mari Josefinos ikastetxekoekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko kargudun batekin ere. Helburua zikoinen aferak sortutako arazoei konponbidea bilatzea da, nola herritarren segurtasunean hala eraikinen mantenimenduan. Izan ere, hegazti hauen egungo kokapena ez da egokiena, kabiak erortzeko arriskua baitago, jada gertatu den bezala. Haatik, interbentzio sistema ezberdinak aztertu ziren bileran. Apezpikutzaren ordezkaria enpresa espezializatuekin harremanetan jartzekotan geratu da, egoera baloratu ahal izateko. Zeregin hau bukatzean bilera berriak egingo dira, ondoren herritarren parte hartzearekin prozesu bat abiatzeko.