Albisteak

 
Aurten 152 haurrek parte hartuko dute 'Udan Euskaraz' udal aisialdi programan. Uztailean 3 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek hainbat talde osatuko dituzte ekintza desberdinetan parte hartzeko: sukaldaritza eta kirol saioak, jolas kooperatiboak, kulturarteko tailerrak, sormena eta emozioak lantzeko ariketak, etab.

Gainera, hainbat irteera egingo dituzte hiriko ekoizleak bisitatzeko, igerilekuan gozatzeko eta Urduñako beste hainbat guneek eskaintzen dutena aprobetxatzeko. Berrikuntzen artean librean mugitzeko eta esperimentatzeko uneak eskainiko zaizkie. Herri Eskolako geletan arituko dira, besteak beste.