Albisteak

 
Beste behin ere, Urduñako Udaleko Berdintasun Arloak haurrentzako marrazki lehiaketa abiatu du martxoak 8aren testuinguruan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Urduñako Herri Eskolako zein Antzinako Andra Mari ikastetxeko LHko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera. Marrazki guztiek lehiaketako oinarriak bete beharko dituzte. Horien artean azpimarratzen da aurtengo gaia berdintasuna eta kirola izango dira, “Kirolean ere, guztiok parez-pare” lelopean.

Obra guztiak Alondegian aurkeztu beharko dira martxoaren 8a baino lehen. Aurrerago iragarirko da sari banaketaren data. Lehiaketan parte hartu duten eta ekitaldira bertaratzen diren haur guztiek jasoko dute saria. 

Lehiaketaren oinarriak (PDF 52KB)