Albisteak

 
Urduñako Arkupea S.L.-k, udal nagusien egoitza eta eguneko zentroa kudeatzen dituen erakunde publikoak, deialdi urgentea ireki du geroraezinak diren langile beharrak betetzeko. Hiru lan-poltsa daude: Erizaintzako lanpostuetako aldi baterako premiak estaltzeko lan-poltsa, klinikako eta geriatriako laguntzaileen lan-poltsa eta mantenu lanetarakoa. Izena emateko epea zabalik egongo da 2018ko azaroaren 9tik 2018ko azaroaren 19ra. Arkupeko bulegoetan entregatu beharko dira eskaerak (San Francisco auzoa, 1). Halaber, 2018ko azaroaren 21era arte egongo da merezimenduak (euskara eta lan esperientzia) entregatzeko epea zabalik. Bulego horietan jaso daitezke oinarriak eta eskaera orriak edota hemendik deskargatu.