Albisteak

 
Udal liburutegiak 'Apala morea' inauguratu du berdintasunaren aldeko liburuak eta beste hainbat argitalpen hartzeko helburuarekin. Espazio hori osatzeko, Berdintasun Arloak obra berriak erosi ziruen azaroan Bilboko Luise Michel Liburuak liburu-dendaren aholkularitza zerbitzuak baliatuta. Hala ere, eta bilduma osatze aldera, Berdintasun Arloak herritarrei proposamenak bidaltzeko aukera luzatu du. Horiek jasoko dira berdintasuna@urduna.com helbidean.