Albisteak

 
Urduñako Udaleko Berdintasun Arloak hainbat ekintza antolatu du indarkeria matxista desagerraraztearen beharra aldarrikatzeko azaroaren 25a dela eta. Egitaraua abendura arte luzatuko da eta hitzaldiak, zinema emanaldiak zein haurrentzako ekintzak egongo dira. Zikoina aldizkariarekin batera indarkeria matxistaren aurkako tokiko protokoloaren informazio fitxa banatu da herritarren artean. Horretaz gain, indarkeriari aurre egiteko intereseko hainbat telefono biltzen dituen txartela ere banatu du Udalak aurtengo kanpainaren baitan.