Albisteak

 
Udal liburutegiak hainbat ekintza prestatu ditu beste behin Liburuaren Eguna ospatzeko. Apirilaren 20an arratsaldeko 18:00etan "Que te lo cuente mi perra" haur liburuaren aurkezpena izango da, Mari Carmen Morillo Martín egile amurrioarraren eskutik. 25ean ipuin kontalari musikala egongo da. "Badut" obra eskainiko dute 5 urtetik aurrerako haurrentzat 17:30ean. Bestetik, 23tik 29ra, "Liburuen hitzordu itsua" kanpaina egingo da: erabiltzaileen arteko liburu truke sorpresa egingo dute.