Albisteak

 
20 ekintza baino gehiago eskainiko ditu udalak martxoaren 19tik apirilaren 2ra. Gaztegunean, martxoaren 20an bizkotxo tailerra egingo dute, eta 22an paintball irteera. Gainera, 25ean ping-pong txapelketa antolatuko dute, eta 28an "Altxorraren bila" jolasa. Ildo beretik, Sopuertara joango dira 30ean, eta oporraldiari amaiera emateko apirilaren 1ean futbolin lehiaketari ekingo diote, eta 3n bingora jolastuko dute. Horrez gain, martxoaren 21etik 23ra umeentzako tailerrak egongo dira Alondegian. Gainera, 23an eta 31n ipuin kontalaria egongo da liburutegian.Ibilaldietako izen ematea martxoaren 18 aurretik egin beharko da. Alondegiko tailerretara bertaratzeko,berriz, martxoaren 9tik 11ra irekiko da epea. 
 

Argibide gehiago (PDF 8,41MB)