Albisteak

 
Jai Batzordeak ebatzi zuen atzo Aintzane Okeranza izango dela aurtengo Otxomaio jaietako txupinera. Urduñarrak parte hartzen du tokiko hainbat ekintzetan eta oso maitatua da hirian, batez ere lorategi publikoen zaintzan egiten duen borodantezko lanagatik aspalditik.

Bestetik, Gazte Asanbladak jasoko du pregoilari izatearen ohorea. Aurten, gainera, haien 20. urteurrena da. Urte hauetan gazteei zein herritargoari zuzendutako hainbat kultura eta aisialdi ekintza antolatu dituzte, zeinen artean nabarmentzen diren Gazte Eguna edota udako solstizioan egiten duten Akelarre jendetsua.

Bigarren urtez Otxomaio Jaietako Batzordeak herri galdeketa bat antolatu zuen herritarrek aurkeztu ditzaten haien proposamenak 2018ko jaietako pregoilaria eta txupineroa hautatzeko. On line galdetegiaz gain, Alondegian bozkatzeko buzoia instalatu zen. Guztira jaso eta baloratu dira 130 pertsona baino gehiagoren proposamenak.