Albisteak

 
Urtero bezala, Euskara Arloak 'Udaberriko Jarduerak' programa eskainiko du apirilaren 23tik 26ra, Pazkoa astean.

Egun horietan goizez (10:30-13:30) eta arratsaldez (17:00-20:00) egingo dituzte hainbat ekintza. Kirola, euskara, jolasa, autonomia eta elkarlana bezalako baloreak landuko dituzte. Gainera, Urduñako elkarte ugariren eskaintzara gerturatuko dira. 4 urtetatik (2015ean jaiotakoak) 15 urtera (2004an jaiotakoak) bitarteko haur eta gazteek izango dute izena emateko aukera.

Matrikulazioa Alondegian izango da: 1ean, 3an eta 5ean goizez (11:00-14:00) eta 2an eta 4an arratsaldez (17:00 - 20:00).


Kartela (JPG 1.621KB)