Albisteak

 
2018ko ekainaren 8ko alkate dekretu bidez, auzoetako jaietako dirulaguntzen gaineko 2018ko deialdia onetsi zen. Eskaera egiteko epea 2018ko ekainaren 11tik 25era egongo da zabalik. Eskaerak Udalez Peko erakundeek, irabazirik gabeko kultura, kirol edo gastronomia elkarteek eta pertsona fisikoek egin ahal izango dituzte. Urduñan izan beharko dute egoitza soziala. Horrez gainera, kirol eta kultura jardueretan dirulaguntzen eskaerak eta esleipena arautzen duen Udal Ordenantzan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.
Eskerak egiteko eskaera-orri ofiziala erabiliko da, diru-laguntzen eskaerak eta esleipena arautzen duen udal Ordenantza Urduñako udaletxeko kultura sailan eskaera ofizialarekin batera eskatu ahalko da. Horrez gain webgunean ere eskuragarria dago.

Ordenantza ikusi

Iragarkia ikusi (PDF 568KB)

Eskaera orria (PDF 200KB)