Albisteak

 
Joan den ikasturtean, 2015-2016an, euskara ikasi zuten pertsonek udal diru-laguntza eskatu ahal izango dute irailaren 15etik urriaren 17ra bitartean. Horretarako, udal-bulegoetan dagoen eskabidea bete eta aurkeztu egin beharko dute, NANaren fotokopia eta euskaltegiko aprobetxamendu egiaztagiriarekin batera. Edozein argibiderako, euskara zerbitzura deitu daiteke honako telefonoan: 945 383 003.