Albisteak

 

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea ireki du udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Laguntza eskatzeko kontzeptu ezberdinak jarri dituzte mahaiganean, etxebizitza alokairua, kredituen interes eta amortizazioa, etxebizitzaren instalazio eta konponketak; eraikinaren, altzarien eta etxe tresna elektrikoen mantenua edo elkarbizitza unitateen oinarrizko beharrei dagokiena kasu.

Apirilean zehar Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek herritarrei zuzendutako asanblada informatibo bat egingo dute. Araudia edo laguntzak eskuratzeko prozedura ezagutzeko interesa duten urduñarrak Kale Zaharreko udal bulegoetara hurbil daitezke.