Albisteak

 
Uztailaren 13ra arte zabalik egongo da 2018-2019 ikasturteko pintura eta eskulan tailerretan aurrematrikulatzeko aukera.

4 eta 14 urte arteko haurrek FP eraikinean egingo dituzte saioak ostiralero urritik maiatzera 17:00etatik 18:30ak arte. 14 urtetik aurrerakoak Alondegian elkartuko dira astelehenero 16:30etik 18:30era eskulanak lantzeko.

Behin betiko izen emateak Alondegian egin beharko dira irailaren 10etik aurrera. Bagabiltza fundazioak eskaintzen ditu ikastaro hauek urtero.


Informazio gehiago (JPG, 497 KB)