Albisteak

 
Urdufolk nazioarteko jaialdiak abuztuaren 30 eta 31an beteko du Foru plaza aurten. Ohi bezala banden lehiaketa egingo dute eta horretan izena emateko aukera zabalik egongo da uztailaren 14ra arte. Bertan folk musika lantzen duten era orotako musika taldeek parte hartu dezakete. Lehiaketako talde irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eta finalistek 500 eurokoa. Informazio gehiago webgune honetan jaso daiteke.