Albisteak

 

Dagoeneko zabalik dago Urduña Hiria Lorez Apaintzeko 5. Lehiaketan izena emateko epea. Lehiaketa horren helburua da hiria erakargarriagoa egitea biztanle zein bisitarientzat, balkoiak eta leihoak apaintzeko aspaldiko ohiturei jarraiki. Txapelketa zabalik egongo da etxe partikularrentzat zein saltoki edo tabernentzat.

Berrikuntza moduan, aurten deialdi honen bitartez hiru kategoria zehaztu eta sarituko dira: batetik saltokiak edo ostalaritza lokalak, bestetik alde zaharreko etxeak eta azkenik alde zaharretik kanpoko etxeak. 200 euroko saria jasoko dute kategoria bakoitzeko irabazleek.

Lehiaketako oinarriak lortu daitezke hemen beheko estekan, Turismo Bulegoan (Foru plaza, 9) edota Hirix aplikazioan. Izen ematea Turismo Bulegoan egin ahalko da edota urdunederra@urduna.com helbidera e-posta bidalita, izen-emate fitxa atxikita, 2018ko ekainaren 30a baino lehenago.

Argibide gehiago (PDF 236KB)