Albisteak

 
BiscayTIK Fundazioaren X. urteurrena ospatzeko jardueren artean, Ideia Lehiaketa bat egingo da, Bizkaiko gazteak ere sar daitezen, Bizkaiko udaletan, administrazio digitala eta modernizazio teknologikoa bultzatzeko lanean. Helburua da Bizkaiko toki administrazioetan eraldaketa digitala sustatzera zuzendutako proposamenak sustatzea eta errekonozitzea.
 
Lehiaketan 18 eta 29 urte bitarteko edozein nazionalitatetako gazteek har dezakete parte, Bizkaian bizi badira edo bertan ikasi edo lan egiten badute; proposamenak taldean zein bakarka aurkez daitezke. 2 erronka zehaztu dira, eta horietako edozeinetara zuzenduta egongo dira ideiak. Erronka bakoitzean puntuazio handiena eskuratzen duen proiektu bakoitzak 1.000 €-ko  saria jasoko du. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago  ideiak.biscaytik.eus  webgunean.