Albisteak

 
Urtarrilaren 26tik otsailaren 9ra zabalik egongo da Urduñako EPAko 2017-2018 doaneko ikastaroetan izena emateko epea. Helduen heziketa zentroak eskaintza zabala du eta, besteak beste, eskola-graduatua lortzeko aukera eskaintzen du, euskara, ingelera, gizarte zientziak edo matematika bezalako ikasgaiekin. Hezkuntza ez-arautuari dagokionez, teknologia berrietako klaseak eskainiko dituzte atzerritarrentzako gaztelania klaseetaz gain. Goizeko ordutegian izango da guztia. Informazio gehiago eska daiteke Gran Vía, 10ean (FP eraikinean) 9:30etik 13:45ra astelehenetik ostegunera, 688 723 580 (Bernar edo Bego) telefonora deituta, orduna@cepabasauri.com helbidera idatzita edo CEPA Basauri Denon Eskola HHIko webgunean www.cepabasauri.com.