Albisteak

 
Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal programaren markoan europar mugikotarsunerako 7 beka eskainiko dituzte eskualdeko udalerrietan erroldatuta dauden 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat: Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Orduña, Zaratamo edo Zeberio.
Eskaintzen diren beketatik 5 ikasle gazteentzat zuzenduta egongo dira, enpresetan praktikak egitera bideratuta. Beste biak, aldiz, gazte ekintzaileentzat izango dira eta beste herrialdeetako enpresariekin egiten diren egonaldietan trebatu ahal izango dira.

3 hilabete

Beka guztiek 3 hilabeteko iraupena izango dute eta hizkuntza-prestakuntzarekin osatuko dira. Gainera, bekek eskainiko dute ostatua eta mantenua, joan-etorriko bidaiak, enpresara joateko tokiko garraioa, bidaiako laguntza-asegurua eta nazioz haraindiko bitartekaria eta harremanetarako tutorea harrera-herrialdean egiten den egonaldirako.
Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da 94 470 22 94 telefono zenbakian, info@gestoreseuropeos.com e-posta helbidean edo www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus webgunean.