Albisteak

 
Euskararen erabilera bultzatu eta indartu nahi duen egitasmoa da Berbalagun, izan ere euskara parktikatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera ematen baitu. Berbalagunak 5-6 laguneko taldeetan elkartzen dira eurek aukeratzen duten orduan eta egunean. Helburua: euskaraz aritzea lotsarik gabe
Parte hartzera animatzen zaituztegu: Euskaraz konfiantza hartu nahi baduzu, edota euskaraz ondo moldatzen zaren arren, berba egin nahi duenari lagundu nahi badiozu, BERBALAGUN ZURETZAT DA.
Aurten euskaraz lotsarik gabe.