Albisteak

 
ADRAtanek hitzaldia antolatu du urtarrilaren 25ean arratsaldeko 19:00etan Alondegian. “Los pozos de nieve y el consumo de hielo en Orduña (1640-1912)” izango da saioaren izenburua eta Salvador Velillak eskainiko du, Aztarna elkarteko zein Real Sociedad Bascongada de Amigos del Paiseko kidea dena. Bertan hitz egingo dute mendian egiten ziren elur-zuloen inguruan, udan izotza atera eta jakiak kontserbatu edo edariak hozteko helburuarekin. Urduñako Udalak ere herritarren osasuna zaintzeko xedearekin hainbat izoztegi izan zituen. Izotza ekoizteko modu hori XX. mendearen hasierara arte iraun zuen, izan ere, lehenengo hozkailuen ekoizpenarekin abandonatu zituzten. Hitzaldia osatuko dute Urduñan egondako bi elur-zuloetara egingo dituzten bisita gidatuekin, Fuente de la Choza eta Fraileburura. Urtarrilaren 28an 9:30ean hasiko da ekintza hori Las Campas ingurutik.