Albisteak

 
Emakume baserritarren eguna ospatuko da urriaren 15ean. Hori dela eta, hilabete honetako agroekologia foroa Urduñako Udaleko Berdintasun Arloak eta Ekoizpen zerbitzuak elkarlanean antolatu dute. Hitzordua hilak 18an izango da, asteazkenean. 19:00etatik aurrera emakume baserritarrak eta elikadura subiranotasunari buruzo hitzaldia izango da Alondegian. Ondoren mahai-ingurua egongo da eta bukatzeko, saioaren ondorio ilustratuak eta Urduñako emakume baserritarren produktuen dastatzea. Eskatu daiteke informazio gehiago berdintasuna@urduna.com edo ekoizpen@urduna.com helbideetan.