Albisteak

 
Irailaren 9an Foru plazan ACCORek antolatzen duen antigoaleko eta bildumazko gauzen 6. azoka egingo dute. 80 saltoki baino gehiago egongo dira, zeinetan beste autonomia erkidego zein Frantziatik etorritako pertsonek balio handiko piezak salgai jarriko dituzten. Urduñarrek ere bigarren eskuko altxorrak saltzeko aukera izango dute, 40 edo 45 urteko antzinatasuna badute. Izen ematea Turismo Bulegoan egin beharko da.