Albisteak

 

Ruben Lucas Garciaren kartelak iragarriko ditu aurtengo Otxomaio jaiak. XXXI.Kartel lehiaketan 106 lan aurkeztu dira. Helduen kategorian 6 (15 urtetik gorakoak), alebinetan 80 (0-9 urte) eta infantiletan 20 (10-14 urte).
Alebinen kategorian lehen saria Kepa Alava Remirez de Ganuzarentzako izan da, eta bigarrena Eider Montejo Berriorentzat. Infantilen mailan, berriz,  Ander Rodriguez Quintanak lortu du lehen postua, eta Ander Castañar Cárcamok bigarrena. Bi kategoria hauetako sariak eskolako materialetan gastatzeko 60€ (lehen postua) eta 40€ (bigarren postua) izan dira. Lan guztiak Kultur etxean daude ikusgai.