Albisteak

 

Aiara eskualdeko zein Urduña, Orozko, Arrankudiaga eta Arakaldo udalerriak suspertzeko ponentziaren bilkuran hartu dute parte Itziar Biguri alkateak eta Ekonomia Sustapeneko teknikariak.

Urtarrilaren 12an gauzatu da ponentzia, 11:00etatik aurrera, Eusko Legebiltzarreko 3. aretoan. Udalaren kasuan, 12:00etan hasi da agerraldia.

Bertan, Urduñan bertan lan egiteko aukera eta bizitza errazteko hainbat erronka aurkeztu ditu Itziar Biguri alkateak.

Besteak beste, Industralizazio Plana, Aldezaharraren Birgaitze Integraleko Plana, auzoen biziberritzea, parke lineararen egikaritzea, Turismo Plan Estrategikoaren garapena eta nekazaritzaten zein energia berriztagarrien sustapena jorratu dituzte.

Ponentzia parlamentarioa (2021/01/13) (PDF 2,68MB)