Albisteak

 
2021-2022 ikasturteari begira, urtarrilaren 18tik 29ra, biak barne, Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren aurrematrikulazioa burutuko da EAEn.

Eskaerak aurrez aurre nahiz online burutu ahal izango dituzte familiek, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuz:

- Ikaslearen familia-liburuko orriaren fotokopia edo beste egiaztagiri ofizialen bat.
- Aita/amaren familia-liburuko orriaren fotokopia edo tutorea dela egiaztatzen duen agiria.
- Ikaslea familia-harreran egotekotan, berezko ziurtagiri ofiziala.
- Aita, ama edo tutorearen NAN/AIT. Ez da aurkeztu behar tramitazioa on-line egiten bada eta nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak balioztatzen badu dokumentu hori.
- Familia-erroldaren ziurtagiria.
- Familia banandua edo dibortziatua izatekotan, Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria.
- Hezkuntza Premia Berezietako galde-sorta (premia berezietako ikaslea dela adierazten bada).
- EAEtik kanpo ikasten badu eta Lehen Hezkuntzan edo DBHn onartzeko eskatzen badu, egindako ikasketen ziurtagiria, gaur egun egindako maila zehaztuta.

Horrez gain, baremoko puntuak lortu ahal izateko, beste dokumentu batzuk aurkeztu daitezke. Aparteko dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak argitaratutako argibideetan kontsultatu ahal da.

Presentzialki kudeatu nahi izatekotan, ikastetxe bakoitzak ezarritako idazkaritza-ordutegian egin ahal izango da aurrematrikulazioa. Online eginez gero, urtarrilaren 29ko 24:00etan amaituko da izena emateko epea.

Informazio gehiagorako, maiz egiten diren galderen txostena kontsultatzeko aukera dago. Gainera, nabarmendu beharra dago Urduñako Udalak informazio xehatugoa bidaliko diela familiei.

Galderen txostena (PDF 109KB)