Albisteak

 

Aiarako eskualdea, Urduña, Orozko, Arrankudiaga eta Arakaldo udalerriak suspertzeko ponentziaren bilkuran parte hartuko dute Urduñako alkateak eta Ekonomia Sustapeneko teknikariak.

Urtarrilaren 12an, asteartean, gauzatuko da, 11:00etatik aurrera, Eusko Legebiltzarreko 3. aretoan. Aipatzekoa da herri bakoitzeko udal ordezkariak Zoom bitartez batuko direla. Urduñako kasuan, 12:00ak aldera izango da parte-hartzea.