Albisteak

 

COVID-19a eta dugun osasun-alarma direla eta, aurtengo Errege Magoen harrera ere Frontoian izango da, bakarrik Urduñan eta Arrastarian erroldatutako familientzat.

Jende pilaketak saihesteko, ekintza umeen jaiotze-urtearen araberako txandetan antolatuko da berriz ere. Horregatik, parte hartu nahi duten ume guztiek izena eman beharko dute aldez aurretik. Inskripzioa ez egitekotan, ezin izango da ekintzan parte hartu.

Ekintzaren egunean, ume bakoitzeko guraso bat baino ez da joango eta zortzi urtetik gorako neska-mutikoek bakarrik joan beharko dute.

Izen-emateak

Izena emateko epea irekita egongo da abenduaren 10etik 28ra arte. Behin epea amaituta, zerrendak argitaratuko dira Alondegian.

Inskripzioa online moduan egitea gomendatzen da, https://forms.gle/9cSAVjJsS6b4pqUV9 web-orrian.

Hala ere, Alondegian egiteko aukera egongo da, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30ak arte, umeen adin-tarteen arabera:

  • Astelehenetan, 2019an, 2018an eta 2017an jaiotakoak.
  • Asteartetan, 2016an eta 2015ean jaiotakoak.
  • Asteazkenetan, 2014an eta 2013an jaiotakoak.
  • Ostegunetan, 2012an eta 2011n jaiotakoak.
  • Ostiraletan, 2010ean, 2009an eta 2008an jaiotakoak.