Albisteak

 

Gabonak ate joka daudenez, Mari Domingi eta Olentzerorekin jarri da harremanetan Urduñako Berdintasun Saila. Helburua umeei oparitzen zaizkien jostailuetan arreta jartzea da. Izan ere, maiz ez zaio behar besteko garrantzia ematen, nahiz eta funtsezkoa izan haurren garapen egokirako.

Haurtzaroa bizitzako aldi erabakigarria da, behin behineko aztarna uzten baitu. Gainera, izandako bizipenen bitartez, pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen dira. Hori dela eta, sexistak diren jostailuak saihesteko gida prestatu du Udalak.

Gida (PDF 1,67MB)