Albisteak

 

2020ko Gabonetako jaiak direla eta, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzako tailerrak antolatu dituzte Urduñako Udaleko Kultura eta Euskara Sailek.

Tailer hauetan naturako 5 elementu jorratuko dituzte: LURRA, HAIZEA, URA, SUA eta ESPAZIOA. Saio horien bitartez umeen autonomia pertsonala garatzea da helburu nagusietako bat.

2020ko abenduaren 22tik 2021eko urtarrilaren 4ra bitartean eskainiko dira tailerrak, goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00ak arte.

Adinaren araberako HIRU talde egongo dira: 6-7 urte, 8-9 urte eta 10-12 urte.

Taldeek leku ezberdinetan egingo dituzte tailerrak, eta bakoitzeko gehienezko edukiera 10 haurrekoa izango da.

Familia bakoitzak antolatutako txanda bat hautatu beharko du:

  • Lehenengo txanda: Goizez: abenduaren 23an, 28an eta 29an.
  • Bigarren txanda: Goizez: abenduaren 30ean, urtarrilaren 4an eta 5ean
  • Hirugarren txanda: Arratsaldez: abenduaren 22an, 23an eta 28an
  • Laugarren txanda: Arratsaldez: abenduaren 29an eta 30ean, urtarrilaren 4an

Izen eman nahi duten familiek 10 euroko fidantza utzi beharko dute. Fidantza hori jarduera bukatu ondoren itzuliko zaie, baldin eta bertara joan badira.

Inskripzioak abenduaren 10etik 16ra bitartean egin daitezke, Alondegian, hurrengo ordutegian:

  • Abenduaren 10ean eta 15ean: 17:00etatik 19:00ak arte.
  • Abenduaren 11n, 14an eta 16an: 11:00etatik 13:00ak arte.