Albisteak

Aurten, inoiz baino gehiago, ilusioz harrera egingo diegu Mari Domingiri eta Olentzerori Urduñan. COVID-19a dela eta, frontoian izango da harrera eta antolatzaileek une bakoitzean adieraziko diete familiei nola jokatu behar duten.

Hori bai, nahiago dute denok batera ez bertaratzea; izan ere, sorpresa batzuk hobeak izango dira txandaka antolatuz gero. Gauzak horrela, aurten familia guztiek izena eman beharko dute parte hartu nahi izanez gero.

Izen-ematea irekita

Izena emateko prozesua oso erraza da. Online moduan egin daiteke http://udaleduki.urduna.com/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20201116_olentzeroetaMariDomingi2020.aspx estekan edo, bestela, aurrez aurre egin daiteke 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30ak arte.

Gomendioa: hobe da izen-ematea online egitea, baina Alondegian egin nahi izatekotan, umeen jaiotza-dataren araberako txandak hartu behar dira kontuan. Adibidez:

  • Astelehenetan, 2019, 2018, eta 2017an jaiotako haurrak.
  • Asteartetan, 2016 eta 2015 jaiotako haurrak.
  • Asteazkenetan, 2014 eta 2013 jaiotako haurrak.
  • Ostegunetan, 2012 eta 2011 jaiotako haurrak.
  • Ostiraletan, 2010, 2009 eta 2008 jaiotako haurrak.

Oso garrantzitsua: familiek ezin izango dute ekintzan parte hartu ez badute aurretik izena ematen.

Behin izena emanda, ¿zer egi behar da?

Izena eman ondoren, ekitaldira joateko txandak antolatuko dira eta, horren ostean, zerrendak argitaratuko dira Alondegian. Zein txanda dagokien jakiteko, familiak Alondegitik pasa ahal izango dira abenduaren 14tik 23ra bitartean.

Horretarako, izen-ematea egin duzuen asteko egunean joan behar duzuela gogoan izan. Adibidez, astelehenean egin baduzue inskripzioa, astelehenean joan behar duzue berriro zerrendetan agertzen zareten egiaztatzera.

Abenduaren 24an zer egin behar dugu?

Txanden helburua pilaketak saihestea da. Horiek errespetatzen ez badira, aldez aurretiko lan horrek guztiak ez du ezertarako balioko. Horregatik, jarduera hau antolatzen duen erakundeak eskatzen du: bakoitzari dagokion txanda baino lehen jarduera egiten den lekura ez joatea, eta, halaber, ekitaldia amaitu ondoren frontoiaren inguruetan ez geratzea.

Mari Domingiren eta Olentzeroren harrera frontoian izango da, eta antolatzaileek une bakoitzean nola jokatu behar dugun adieraziko digute. Txaloka antzerki taldeak dinamizatuko du ekitaldia.

Antolatzaileek distantziak mantentzen direla ziurtatuko dute, gelak/xaboiak emango dizkigute eskuak garbitzeko, tenperatura hartuko digute eta non eseri behar dugun adieraziko digute. Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsua da une oro adi egotea eta kasu egitea.

Txanda bakoitzak 30 minutu iraungo du gehienez. Aurten, ez dugu Mari Domingi eta Olentzerorekin argazkirik aterako, baina horien ordez, beste sorpresa batzuk egongo dira.

Bideoa