Albisteak

 

Abenduaren 11n eta 12an biobarrea tailerra eskainiko dute Alondegian. Ostiralean 16:00etatik 20:00etara izango da; larunbatean, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00ak arte.

Elba Ruiz Moralesek burutuko du, praktika honetako monitorea denak eta ospitaleko pailazo gisa lan egin duenak, besteak beste.

Parte hartu nahi izanez gero, abenduaren 7a baino lehen eman behar da izena: berdintasuna@urduna.com helbidera idatziz edo 946 38 30 03 telefono zenbakira deituz. Informazio gehiago, www.laiaeskola.eus webgunean.