Albisteak

 

Sierra Salbadako mendilerroaren terminoen eta mendien presentzia, jabetza eta erabilerari buruzko auzibidea dokumentatuta egon da, ez bakarrik Bizkaiko Foru Aldundiaren artxiboetan, Urduñan edo Larruazabalen; Valladolideko, Alcalá de Henaresko, Gaztela eta Leongo eta Burgosko Kantzelaritzako dokumentazioan ere jaso da. Artxibo horietan guztietan Urduñaren eta  Larruazabalen eskubideak aitortzen dira eta, horrez gain, IX. mendetik XX. mendera bitartean bertan zeuden bizilagunek bereizi gabe baliatu zutela lurra.

Urduñako Udalarentzat eta Bedarbide abeltzainen elkartearentzat, Burgosko Probintziaren Auzitegiak 2018ko maiatzaren 31n emandako epaiari Madrilgo Auzitegi Gorenak eginiko errekurtsoa ez onartzea erabaki bidegabea eta arbitrarioa da, eta ez bakarrik Urduñaren eta  Larruazabalen interesentzat, baizik eta Auzitegi Gorenaren justiziarentzat ere bai; izan ere, epai politikoa izango balitz bezala atzera bota du errekurtsoa eta ez du justizia bermatu.

Era berean, Udalak eskerrak eman nahi dizkie Jesús María Garayo Urruela eta Sabino Pinedo Vitoria herritarrei, urteetan egindako lan bikainagatik. Urduña,  Larruazabal eta Sierra Salbadako mendilerroaren eta Losa haranaren artean partekatutako jabari-eskubideak zehatz-mehatz eta fidagarritasunez ezagutzen lagundu du lan horrek.

Azkenik, nabarmentzekoa da Urduñako Udalak eta Bedarbide abeltzainen elkarteak epai onartezin hori Europako auzitegietara eramatea baloratuko dutela.