Albisteak

 

Aisialdiko begirale edota zuzendari titulu ofiziala eskuratu duten pertsonentzako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du Urduñako Udalaren Euskara Sailak. 2020ko azaroaren 23tik abenduaren 22ra bitartean eskatu ahal izango dira.

Eskatzaileek Urduñan erroldatuta egon beharko dute eta dagokion titulua 2020anlortu. Horrekin batera, ikastaroa euskaraz egin behar izan dute eta bere zati teorikoa gutxienez 200 ordutakoa izatea.

Eskabidea Urduñako Udalaren egoitza elektronikoan (www.urduna.com / Izapideak) edo Udalaren Sarrera Erregistroan (Kale Zaharra 2-4),  aurkeztu daitezke 9:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera, edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusitako lekuetan ere.

Aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira: eskabide inprimaki normalizatua, Nortasun Agiriaren fotokopia, aisialdiko begirale edo zuzendari titulu ofizialaren fotokopia edo tramitatzen ari delako egiaztagiria, matrikularen ordainagiria eta, baldin baleude, barnetegietako gastuen ordainagiriak eta ikastaroaren aprobetxamendu agiria, euskaltegiak luzatuta.

Oinarriak (PDF 128KB)

Eskaera-orria (PDF 113KB)