Albisteak

 

Urduñako Udalak industria eta merkataritza sustatzeko teknikari berri bat kontratatuko du aldi baterako, Sustapen Ekonomikoko Sailaren barruan eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako laguntza ekonomiko baten bitartez.

Kontratazioa obra eta zerbitzuko aldi baterako lan-kontratuaren modalitatekoa izango da, 6 hilabeteko iraupenarekin eta urteko 33.600 euroko soldata gordinarekin.

Azaroaren 23ra arte, oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten herritarrek parte hartu ahal izango dute. Oinarriak esteka honetan daude eskuragarri.

Izen-emateak aurrez aurre egin daitezke dira, Urduñako Herritarren Arretarako Bulegoan (Kale Zaharra, 2-4), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era; 945 38 30 03 telefono-zenbakira deituta (luz. 81), informazioa jasotzeko bakarrik; telematikoki, Urduñako Udalaren egoitza elektronikoan dagoen sarrera-erregistroan: www.urduna.com, edo postaz: kale Zaharra 2-4, PK 48460, Urduña.

Hautaketa-prozesu honetan sartzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituzten izangaiekin, lan-poltsa eratuko du Udalak.

Eskaintza udal webguneko enplegu publikoaren atarian zein Lanbiden argitaratu da.