Albisteak

 

Aiaraldeko Berdintasun Topaketa Okondon gauzatuko da aurten, azaroaren 6an, ostiralean, 10:00etatik aurrera. COVID-19 birusak eragindako osasun egoera dela eta, streaming bitartez ikusteko aukera egongo da Zoom plataforman.

Emakumeen jabekuntza teknologikoa izango da topaketan jorratuko den gai nagusia. Emakumeen partaidetza errazteko, aldez aurretik, aurrez aurreko tailerrak antolatu dituzte eskualdeko udalerrietan, topaketara zelan konektatu azaldu eta era praktikoan irakasteko.

Beraz, topaketan, emakumeen jabekuntza teknologikoa landuko da, eta tailerretako esperientziak jorratuko dituzte. Horrez gain, herritarren eskura dauden online baliabideak ere aurkeztuko dituzte, besteak beste, Laia Plazara Arabako plaza feminista birtuala.

Amaitzeko, Virginia Imazek topaketaren ondorioak aurkeztuko ditu umorearekin.

Zoom bidez konektatzeko esteka jaso nahi izanez gero, izena eman beharra dago. Zalantzarik edo galderarik izanez gero nahiz izen-ematea bideratzeko, 686 58 78 89 (Miren) telefono zenbakira deitu daiteke.