Albisteak

 

Azaroaren 7an, larunbatean, autodefentsa feminista saioa eskainiko du Maitena Monroyk Urduñako Alondegian, udal Berdintasun Sailak Laia Eskolarekin batera antolatuta. Tailerrak 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00ak arte iraungo du.

Elebiduna izango da eta, aurreko edizioekin konparatuz gero, emakume gazteei egongo da zuzenduta, 14 eta 18 urte bitarteko neskentzat, hain zuzen ere. COVID-19 birusaren aurkako araudia berearazikoa da.

Garroia behar izatekotan, gutxienez 3 egun lehenago eskatu beharra dago.

Urduñako zein beste udalerrietako ekintzetan parte hartu nahi izanez gero, berdintasuna@urduna.com posta elektronikoko helbidera idatzi edo 94 638 30 03 telefono zenbakira deitu daiteke.

Laia Eskola Aiaraldeko egitarau osoa kontsultatzeko aukera dago hemen.

Kartela (PDF 676KB)