Albisteak

 

BI-625 errepidean dauden biribilguneak egokitzeko eta asfaltatzeko obrak direla eta, hainbat trafiko mozketak egingo dituzte eta gerta daiteke zarata egitea. Zehazki, San Miguel auzoaren ondoan dagoen iparraldeko biribilgunea eta Ctra. Vitoriara sartzeko saihesbidearen erdiko biribilgunea konponduko dira.

Ondorioz, hirian sartzeko edo irteteko, Delika errepiderako sarbidean kokatutako saihesbidearen hegoaldeko biribilgunea erabili beharko dute herritarrek.

Aurreikuspenen arabera, lanak urriaren 8ko 21:00etan hasi eta 9ko 06:00etan amaituko dira, hots, gauez egingo dituzte.

Era berean, udalak jakinarazi du obra egiten den bitartean San Miguel auzoko 17. zenbakiko eraikinaren aurrean aparkatutako ibilgailuen titularrak obra horren arduradunarekin harremanetan jarri beharko direla aparkalekura sartzeko edo bertatik irteteko, betiere egin beharreko lanek horretarako aukera ematen badute.