Albisteak

 

Urduñako Udala BERTAN proiektuan ari da elkarlanean. Proiektu honek landa-biztanleriaren zahartze aktibo eta osasuntsuaren mugaz gaindiko erronkak eta zerbitzu publikoak eskuratzeko dauden zailtasunak aztertzen ditu.

Itziar Biguri alkatea, Sole Lezameta Gizarte Politiketako zinegotzia eta udal hezitzaileak proiektuaren aurkezpen ofizialean aritu ziren irailaren 30ean, asteazkenean, Irurtzunen.

Proiektu komunitarioa

Ekimen honen barruan, honako hauek sartzen dira: behar eta irtenbide berritzaileen mapa diagnostiko bat egitea, zahartze aktibo eta osasungarrirako mugaz gaindiko foru iraunkor bat sortzea parte hartzen duten lurraldeen artean ezagutzak eta esperientziak elkarbanatzeko, eta jarraian azaltzen diren proiektuaren lau lan-ardatzekin lotutako irtenbide berritzaileak abian jartzea:

  • Eskualde barruko edota arteko garraio egokitua, landa-eremuetako adinekoen erabateko gizarte-partaidetza eta zerbitzuetarako irisgarritasuna hobetzeko.
  • Bizileku-irtenbide komunitario egokituak, etxekoen eta bizitokien arteko trantsiziozkoak, landa-eremuetako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Zaintza komunitarioko formulak, zaintzailearen irudia eta familiako atseden-sistemak hobetzea barne (ordezkapen-zerbitzua).
  • Detekzio eta esku-hartze goiztiarreko sistemak, komunitatea mugiaraziz (parte-hartze aktibotik) eta teknologia sozialaren ekarpena barne (GIS).

BERTANek 29 hilabeteko iraupena izango du, 2020ko urtarriletik 2022ko maiatzera, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du.