Albisteak

 

Aurten ere, Garbigune mugikorra jarriko du Garbikerrek urduñarren eskura, herritarren etxeetan sortutako hondakin jakin batzuk behar bezala kudeatze aldera.

Bi edukiontzi mugikor dira, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerrietan txandaka jartzen direnak. Herri bakoitzean astebete egoten dira, astelehenetik ostiralera. Urduñaren kasuan, irailaren 21etik 25era kokatuko da Foru Plazan.

Zerbitzuaren helburua birziklapenaren kontzeptua erraztea eta hurbiltzea da; izan ere, herritarrek ez dute jada dauden Garbigune tradizionaletara joan beharrik eta udalerrian bertan egin dezakete.

Honakoak dira zerbitzu honetan onar daitezkeen hondakinak: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxietan), sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.

Kartela (PDF 5,81MB)