Albisteak

 
Urduñako Udala Laia Eskola Aiaraldean programaren parte da izango da laugarren urtez jarraian. Arabako Foru Aldundiak sustatuta, eskualdeko emakumeak ahalduntzeko eskola da.
Proiektua irailaren 15eko goizean aurkeztu da Arespalditzako Emakumeen Gelan eskualdeko udal guztien partaidetzarekin; Urduñaren kasuan, Itziar Biguri Ugarte alkatea izan da hiriaren ordezkaria.

Emakumeen jabekuntza-prozesuak bultzatzea da Laia Eskolaren helburua, parte-hartze soziopolitikoa indartuko duten tresna eta dinamiken bidez, eta, aldi berean, berdintasunaren aldeko lan orokorra egitea emakumeekin nahiz gizonekin.

2020-2021 ikasturterako antolatutako egitarauan jarduera-proposamen zabala dago. Urduñan egingo den lehen ekitaldia autodefentsa feministako tailerra izango da. Maitena Monroy fisioterapeutak eta indarkeria matxistan adituak eskainiko du, azaroaren 7an, Alondegian.

Aurten, gainera, barreterapia saio bat eskainiko du Elba Ruiz Moralesek, besteak beste, praktika honetako monitorea denak eta ospitaleko pailazo gisa lan egin duenak. Abenduaren 11n eta 12an gauzatuko da Alondegian.

Jarduera hauek parte hartu nahi duten emakume guztiei bideratuta daude. Izan ere, inguruko udalerrietan ere ekitaldia askotarikoak antolatu dira eta, interesa izanez gero, urduñarrak bertaratu daitezke. Osasun egoeraren arabera, ikastaroak online formatuan izateko aukera dago.

Informazio gehiago lortzeko edo edozein saiotan izena emateko -Urduñan edo beste udalerri batean-, berdintasuna@urduna.com helbidera idatzi edo 945 38 30 03 (luz: 22) telefono zenbakira deitu ahal da. 

Laia Eskola (PDF 676KB)