Albisteak

 

Deialdi honetan, 1.800 deskontu-txartel eskainiko dira kanpainarekin bat egin duten dendetan, Udaleko Ekonomi Sustapen Sailak antolatuta. Hiriko tokiko merkataritzan gastua dinamizatzea eta sustatzea da helburua.

Bonu bakoitzak 25 euroko balioa izango du: 20 euro erosleak ordainduko ditu eta beste 5ak Udalaren kontura izango dira. Bonuak kanpainarekin bat egin duten saltokietan bertan eskuratu ahal dira. Horiek identifikatzeko, establezimenduen kanpoaldean kartelak jarri dira.

Bonuak kontsumitzeko epea 2020ko abenduan amaituko da, izakinak aurretik agortzen ez badira. Edozein motatako saltokietan erabili ahal izango dira, hala nola arrandegietan, harategietan, zapata-dendetan, arropa-dendetan, liburu-dendetan, lurrin-dendetan, etab. Pertsona bakoitzak gehienez 2 bonu kontsumitu ahal izango ditu, biak batera edo banan banan.