Albisteak

 

Irailaren 13an, igandean, ohiko aukeren azoka eskainiko da hirian, non tokiko saltokiek euren izakinak prezio lehiakorretan salgai jartzeko aukera izango duten.

Azoka 10:00etatik 14:00etara egingo da Foru Plazan eta COVID-19aren aurkako osasun-protokoloak eta segurtasun neurriak beteko dira, besteak beste, gehienezko edukiera eta segurtasun-distantziak errespetatuz.

Orain arte, hiriko zazpi establezimenduk egin dute bat ekimenarekin: Pikaza, Mabuti, Taller artesano CMZ, Zapatería Murias, Joyería Lambarri, La Bonita eta Modas Anabel. Gainera, gogorarazi beharra dago 'Gilda & Txakoli' kanpaina abian dela eta, hortaz, herritarrek eskaintza berezi hori dastatzen jarrai dezakete.

Animazio musikalak girotuko du igandeko goiza eta, azoka amaitu baino lehen, 20 euroko deskontu txartelak zozketatuko dira merkatuan erosketak egiten dituzten pertsonen artean. Hilabete bateko epea izango dute txartel horiek azokan parte hartzen duten saltokietan gastatzeko.