Albisteak

 

Urduñako Loraldi emakumeen elkarteak 2020-2021 ikasturterako jarduerak antolatu ditu. Egungo osasun egoerak baimentzen baditu eta horiek atzeratzea gomendatzen ez bada, pintura-ikastaroa eskainiko da urritik maiatzera, astearteetan 16:00etatik 19:30era, eta teknologia berriei buruzkoa urritik martxora, ostegunetan 16:30etik 18:00etara.

Izena emateko, 627 483 502 edo 636 658 312 zenbakietara deitzeko aukera dago. Bestalde, irailaren 15ean bilera egitea aurreikusten du elkarteak, FP eraikinean (Gran Vía, 10) 17:00etan.