Albisteak

 

Urduñako Udalaren Obren eta Zerbitzuen Arloak hainbat egokitzapen lan burutu ditu udan zehar. Besteak beste, hainbat zebra-bide berdindu dira -hiru Antiguako etorbidean eta bi Gran Vía-, eta Carretera Vitoria eta San Frantzisko kaleak asfaltatu ondoren, dagozkien zebra-lerroak eta zebrabideak margotu dira.

Bestalde, zezen-plazaren ondoko eraikinaren teilatua berritu dute. Horretarako, egoera txarrean zeuden teilak eta egurra kendu dira, teilatu-hodiak eta zorrotenak berritu dira eta, azkenik, hezetasuna tratatu da. Lan horiek irailaren hasieran amaitzea aurreikusten da.

Hirigunean egindako obrekin jarraituz, Harategi kalearen eta Foru Plazaren artean galtzada-harriak eta harlauza konpondu eta aldatu dira. Gainera, Otxomaio auzoko estolderian aurkitutako zenbait buxadura konpondu dira.