Albisteak

 

"Eraso sexistarik gabeko uda" kanpaina, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatuta, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.

Aurreko urteetan jaietako eraso sexistak prebenitzeko kanpaina egin da, baina Covid-19aren pandemiak eragindako aurtengo egoera berezia ikusita, aurten ez da jaietan oinarritu, baizik eta udan, oro har.

Aurtengo uda berezi honetan eraso sexisten kontrako ekintzak aurrera eraman nahi ditugu, topera, aske bizi eta sentitzea merezi dugulako.

Jakin badakigu lan hau guztiona dela, gure egunerokotasunean indarkeria sexista oraindik gogor jotzen duela eta eraso sexistak prebenitzea herritarren kezka dela, oro har, eta, jakina, baita gazteon erantzukizuna ere. Erasoak prebenitzea, antzematea eta aurre egitea guztion esku dago.

Horregatik, uda berezi honetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko, Urduñako Udalak Eraso Sexualen Aurkako Gida jarriko du bere webgunean, eskuragarri egon dadin.

Guida (PDF 0,97MB)

Informazio gehiago, esteka honetan.